Erreluktantzia magnetiko

Erreluktantzia magnetikoa edo erresistentzia magnetikoa zirkuitu magnetikoen analisirako erabiltzen den kontzeptu bat da. Indar magnetoeragiletik (ime) fluxu magnetikora dagoen ratiotzaz definitzen da. Fluxu magnetikoaren kontrakoa errepresentatzen du eta bere geometrian eta objektuaren egituraren araberakoa da.

Zirkuitu magnetikoan erreluktantzia magnetikoa erresistentzia elektrikoaren analogoa da zirkuitu elektriko batean, erresistentzia korronte elektrikoaren aurkako neurri gisa. Erreluktantzia magnetikoaren definizioa ohmeren legearen analogoa da aspektu honetan. Hala eta guztiz ere, erreluktantzia batetik pasatzen den fluxu magnetikoak ez du beroaren disipazioa sortzen, korrontea erresistentzia batetik pasatzean gertatzen den bezala. Hori dela eta, analogia hau ezin da energia-fluxua modelizatzeko erabili eremu magnetiko eta elektrikoen arteko energia gurutzatzen duten sistemetan. Energia-fluxuak behar bezala irudikatzen dituen erreluktantzia ereduari buruzko analogia alternatiboa giratzaile-kondentsagailu eredua da.

Erreluktantzia magnetikoa propietate estentsibo eskalarra dauka, erresistentzia elektrikoa bezala. Erresistentzia magnetikoaren unitatea henryren alderantzizkoa da, H -1 .


Developed by StudentB